Zure mahaigaina eta atal propioa dituzu: bulegoko apalak, sukaldea eta coworkingeko hozkailua. Ordenagailu finkoa pantailarekin (edo pantaila batzuekin) eta lan egiteko behar duzun guztia utz dezakezu, baita janaria eta edaria ere.
Tarifa honekin zure bulego txikia duzu Grosen, zure mahaigaina dagoen tokia eta apalategietako eremuak zureak izango baitira egunean 24 orduz!
Hainbat mahaigain daude aukeratzeko, eta tarifak 155€ eta 185€ bitartekoak dira, mahaigainaren tamainaren eta bulegoan duen kokapenaren arabera. Adibidez, 155 €/ hileko mahaigainak 70×100 cm-ko tamaina du, 185 €/ hileko mahaigainak 80×150 cm-ko tamaina du. Proba-egun bat doan etor zaitezke zein idazmahaitan sentitzen zaren erosoago ikusteko eta, nahi baduzu, zurea da!
KONTAKTU